Edertasunaz mintzo Lyrics

Ruper Ordorika
Edertasunaz mintzo zinen,
harrapa ezinaz.
Gordean ostatu horietan
ilunabarretan.
Baina denbora ihesi doa,
eder dena berarekin,
ahal bezala ari zinen
bizitzea geroko utziz.
Askatasunaz mintzo zinen
baita gogotik ekin,
borrokara emanak
eta bizitza dohainik.
Eta denbora ihesi doa
hatz zikinduen artetik,
zenbat galdu behar izan den,
zenbat min eta huts egin.
Bizitzaz mintzo zara orain,
hango geroa heldu da,
bete gabeko asmotaz,
kalteaz eta ordainaz.
Baina denbora ihesi doa
berandu baino lehen, tori,
kantutxo hau zuretako da,
adixkidea, ondo bizi.